SANSE 1-1 TUDELANO

Beste puntu bat

Vídeo

Gure bigarren taldeak bana berdindu du Zubietan Tudelanoren aurka. Unai Veigak, gol bikain batekin azkeneko minutuetan, puntu bat barreskuratu du txuri-urdinentzat neurketa galduta zegoela zirudienean.

Txuri-urdinek talde ordenatu bat izan dute aurkari bezala. Ez diote baloiaren jabetza eztabaitadu eta atzean aritu dira jokatzen, kontraerasoren baten bila. Gipuzkoarren aukera onena hamargarren minutuan iritsi da, Thiorren zentroaren ondoren, baina Celorrioren burukada kanpora joan da gutxigatik. Nafarren horietako kontraeraso batean, penalti bat eskuratu dute. Baina Gabarrek ez du aukera aprobetxatu baloia ate gainetik bidali ondoren. Gipuzkoarrek beraien jokatzeko ideiarekin jarraitu dute, baina ia arriskurik sortu gabe.

Bigarren zatia hasi eta berehala iritsi da Tudelanoren gol. Falta jaurtiketa batekin, urruti, baina arrisku handiz ipini dute arean eta Zubimendik, nahi gabe, bere atera desbideratu du baloia. Ez da neurketa aldatu hemendik aurrera. Sanse nagusi eta kanpokoak atzean defendatzen. Neurketa galdu zegoela zirudienean, Unai Veigak, hainbat defentsa atzean utzi eta area kanpoko jaurtiketa batekin berdinketa lortu du. Traba handiko neurketa, baina azkenean puntu bat azkeneko minutuetan.

Emaitza honekin, txuri-urdinak bosgarren postuan mantentzen dira. Hurrengo astean, Gimnastica de Torrelavegaren aurka jokatuko dute, jaitsiera postuetan kokatuta dagoen taldea, baina azkeneko jaurdunaldietan porrotik jasan ez dituena.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ramirez, Sola, Lapeña, Ezkurdia, Aranbarri (Veiga, min. 76), Guevara, Zubimendi (Olaizola, min. 61), Thior, Gorostidi, Barrenetxea (Djouahra, min. 61), Celorrio.

Tudelano: Pagola, Delgado, Zamorano, Royo, Meseguer, Lopez, Perez (Navarro, min. 76), Soto (Arellano, min. 66), Bravo, Ardanaz (Jiménez, min. 87), Gabarre.

Golak: 0-1: Zubimendi (b.a.), min. 49; 1-1: Veiga, min. 86

Epailea: Alonso Prendes. Txartel horia erakutsi die etxeko Thior, Gorostidi eta Guevarari eta kanpoko Royo, Gabarre eta Bravori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!