REUS FCR – REAL SOCIEDAD (21:00)

Betebeharra


Realak 25-26ko Errege Kopako bigarren kanporaketa jokatuko du gaur gauean. Sergio Franciscorenak Reus FCR taldeari egingo dio bisita, ganxeten ibilbide berriaren partidarik garrantzitsuena izango dena. Marc Carrascok zuzentzen dituen taldeak harrobiko jokalari ugari ditu ere eta Bigarren RFEFko hirugarren multzoko laugarren postuan daude sailkatuta, azken lau konpromisoetan ezin izan baitituzte hiru puntuak lortu.


Realzaleek ez dute ezustekorik nahi eta Kopako ilusioaren sua bizirik mantentzeko Estadi Municipalera irtengo dira bertsiorik onena emango dutelakoan. Villarreal CFen aurkako porrotak ez du txuri-urdinen moralean eraginik izan, guztiz kontrakoa. Anbizioa eta konfiantza nagusi dira, horregatik Kopako betebeharra arazorik gabe aurrera ateratzeko unea da. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!