Zubietak kolore polita hartu du Amets Batekin. Udaberriko goiz hotz honetan, hiru ikastetxeko 164 txikik (Elgoibar Ikastola, Donostiako San Luis Ikastola eta Irungo Belaskoenean Ikastetxea) gozatu ederra hartu dute Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekimen polit honetan.
Goiz-goizean etorri dira eta Zubietako bazter guztiak ezagutu dituzte Realeko begiraleen eskutik. Futbolean aritu dira, hainbat joko egin eta, ondoren, lehen taldearen entrenamendua ikusi eta jokalariei animoak ematen aritu dira. Hori amaitutakoan, momentu politena beraientzat. Theo eta Sandra Ramajo jokalariekin solasalditxoa izateko aukera izan dute, baita argazki eta sinadurak lortzeko ere, nola ez.
Egun polita, arratsaldean borobildutakoa Donostiako Aquariuma bisita eginez. Aquariuma gure fundazioaren babeslea da. Igandean ekintzaren azken urratsa beteko dute. Anoetan izango dira Reala eta Sevilla FC partidan bere bihotzeko taldea animatuz.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin