ABUZTUAREN 7 eta 8AN

Bi lagunarteko Kolonian

Txuri-urdinek Alemaniara egingo dute bidaia, LaLiga hasi aurretik aurredenboraldiko azken bi lagunartekoak jokatzeko. Realak Bundesliga-ko talde historiko baten aurka neurtuko ditu indarrak, 1. FC Köln taldearen aurka, bi neurketatan. 

Lehen partida abuztuaren 7an jokatuko da, 18:00etan eta ateak itxita, Alemaniako taldearen entrenamendu-zelaia den Franz-Kremer-Stadionen. Bigarren hitzordua, berriz, abuztuaren 8an izango da. Neurketa 15:30ean hasiko da, eta alemaniarren estadio nagusian jokatuko da, RheinEnergieStadion zelaian; 50.000 ikuslerentzako edukiera duen agertoki ikusgarrian.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!