real sociedad 3-1 sporting de gijon

Bidea berreskuratu dute

Vídeo

Dinamika txarra amaitu da eta Reala ohituta dagoen boladara itzuli da. Txuri-urdinek neurketa ona jokatu dute Sporting de Gijon mendean hartzeko. Taldea europar postuetara itzuli da. Willian Joseren eta Juanmiren golek, biak lehen zatian, gipuzkoarren garaipena berretsi dute. Etxekoek konfiantza berreskuratu dute Ligako azken txanpari aurre egiteko.

Realak ezin zuen bertan behera utzi aukera. Europan jokatzeko borroka estua da eta hiru puntuak oso garrantzitsuak dira. Eusebioren taldeak hasieratik bilatu du aurkariaren atea. Hirugarren minutuan Willian Josek lehen gola lortu du Xabi Prietoren erdiraketa buruz errematatuz. Aurkariak partida berdintzeko aukerak izan ditu, baina kanpokoek ez dute asmatu. Reala oso eroso iritsi da arerioaren atera eta Juanmik bigarrena egin du ordu erdira iritsi baino lehen.

Bigarren zatian txuri-urdinek nagusitasun osoa izan dute. Etxekoak baloiaren jabe izan dira eta behin eta berriz arriskuarekin iritsi dira Sporting de Gijonen atera. Yurik hirugarren gola sartu du ezkerkada ezinhobe baten bidez. Hala ere, aurkariak gola lortu du zoritxarrezko jokaldi batean. Realak konfiantza berreskuratu du eta garaipen garrantzitsua lortu du. Zazpi partida falta dira denboraldia era ezinhobean amaitzeko.


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, J. Zaldua (Aritz, min74), Raul Navas, I. Martinez, Yuri B., Illarra, Zurutuza, X. Prieto (cap.), Carlos V. (Canales, min.81), Juanmi y Willian J. (Oyarzabal, min.68)

Sporting de Gijon: Cuellar, Lillo, J. Mere, Amorebieta, Echiejile, Sergio A. (cap), Xavi Torres (Pablo Fdez., min.77), Victor R. (Carmona, min.63), Vesga, Burgui y C. Castro (Viguera, min.59).

Goles: 1-0: Willian J., min.3. 2-0: Juanmi, min.27. 3-0: Yuri, min.77. 3-1: Echielije, min.87.

Epailea: Gonzalez Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko Juanmiri eta kanpoko Sergio A., Vesga, Xavi Torres, Amorebieta eta Burguiri.

Asistentzia: 18.917 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!