2022 eLaLiga Santander abian da! Bihar debuta egingo dugu LaLigak eta Electronics Arts-ek (EA Sports) antolatutako lehiaketaren bosgarren edizioan. Aurten ere, emozio handiak izango ditugu eSportsen munduan, eta zehatzago FIFA 22an.
Denboraldi honetan PS5en jokatuko da eta bikotea errepikatuko dugu. Yeray Zaballosek (@YerayZR97) eta Ander Hipolitok (@anderhipo15) konfiantza hori lortu dute eta, ondorioz, harro ordezkatuko gaituzte urtero indartsuago eta sari gehiago banatzen dituen lehiaketa honetan.
Debuta bi partidekin
Atzo Kick Off-a egin zen Bartzelonan, eta gaur hasiko da liga erregularra, bi multzotan banatuko diren 38 taldez osatua. Iaz bezala, Yeray eta Ander partidetan txandakatuko dira. Bihar Anderren txanda izango da, 20:00etan Real Oviedoren aurka eta, bi ordu geroago, Cadiz CF taldearen aurka.
Liga erregularra apirilaren 19an eta 20an bukatuko da. Apirilean etenaldi bat egongo da lehen lau sailkatuen artean Kopa jokatzeko eta maiatzean ekingo zaio berriro ligako azken faseari. Partida guztiak eLaLigako Twitch kanalan emango dira. Bihar, 20:00etan, gure txanda.
Abenduan egin ziguten bisitaren bideoan ikus daitekeenez, Yerayk eta Anderrek prest dituzte aginteak. Behean uzten dizugu Realaren egutegi osoa.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin