ENTRENAMENDUA DEBAN

Bihar ikusiko dugu elkar

Reala lanera itzuli da gaur goizean atzoko atseden egunaren ondoren. Jokalariek txalo zaparrada batekin jaso dute Xabi Prieto kapitaina eta eskerrak eman nahi izan dizkie taldekideei. Asier Illarramendi, Carlos Vela, Mikel Oyarzabal, Alvaro Odriozola eta Kevin Rodrigues beren selekzioekin daude eta Toño Ramirez baja izan da gastroenteritis batengatik. 

Bihar entrenamendua Deban (11:30)


Debara joango da bihar Reala bere entrenamendua burutzera. Goizeko 11:30etatik aurrera, futbolariek Errotazar zelaian lan egingo dute Amaikak Bat klubaren etxean. Realak beti gure konbenitutako klubekin egon nahi du eta noizbehinka bisita egin. 

Aurreko denboraldian Azkoitia, Ordizia eta Hernanin entrenatu eta gero, eta urrian Pasaian egon eta gero, Realeko lehen taldeak esperientzia polita errepikatuko du Gipuzkoako beste txoko batean. Kasu honetan, Debabarrenako herrialdera gerturatuko da. Egindako bisitetan bezala, Deba txuri-urdinez jantziko da eta beso zabalik jasoko ditu jokalariak. Beste festa bat ospatuko da. Beheko bideoan aurretik probintziara eginiko beste bisiten momentu onenak ikus ditzakezue.

Entrenamendu partida CA Osasunaren aurka (ostirala, 11:30)


Realak entrenamendu partida bat jokatuko du CA Osasunaren aurka ostiralean Zubietan (11:30tan, ateak itxita). Ligaren paroiarekin bat selekzioen konpromisoak direla eta, txuri-urdinak talde nafarraren aurka jokatuko dute txapelketaren erritmoa mantentzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!