SINADURA EKITALDIA CARLOS SOLERREKIN

Bihar Irunen ikusiko dugu elkar

Carlos Solerrek ondo hasi du denboraldia. Gure zaleek urriko jokalaririk onena izendatu dute. Bihar erdilari txuri urdinak bere lehen MVP saria jasoko du gure babeslea den BM Supermerkatuen eskutik. Edna Imade, emakumezkoen taldeko MVPa, ez da egongo Espainiako selekzioaren deialdian dagoelako. Abenduko ekitaldira joango da.

Ekitaldia bihar egingo da Irungo BM Supermerkatuetan, Mendibil Merkataritza Gunean. 17:30etatik 18:30etara Solerrek autografoak sinatuko ditu eta gertutik ezagutu nahi duten realzale guztiekin argazkiak aterako ditu.

Funtzionamendua

Partida bakoitzaren ondoren MVPa bozkatzeari ekiten zaio. Epea itxi ondoren, boto gehien eskuratu duten hiru jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte, sailkapen orokorrerako. Hilaren bukaeran, kontaketa globalean, hainbat jokalariren artean puntu berdinketa gertatzen bada, futbolari bakoitzak jasotako boto kopuruak edukiko du lehentasuna.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!