Hona hemen bihar, Anoetan (18:30etan), Sanse eta FC Andorra taldeen arteko partidari buruzko informazio erabilgarria:
Sarbideak eta beheko tribunen erabilgarritasuna
Gure gazteek zaleak gertuago senti ditzaten, 1, 2, 9 eta 10 ateak soilik irekiko dira, Ekialdeko Tribunako, Tribuna Nagusiko eta Hego Tribunako (Aitor Zabaleta Harmaila) beheko eraztunerako sarbide mugatuarekin.
Ateen irekiera, ordubete lehenago
Estadioko 1, 2, 9 eta 10 ateak 17:30etan irekiko dira. Sartzeko, bazkide-txartel fisikoa, bazkide-txartel digitala (Realzale aplikazioan integratua), RS Fan txartela (aurretik leihatilan sarrera trukatuta) edo partidako sarrera erabili ahal izango dira.
Txarteldegia
Anoetako bazkideentzako arreta bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak, Atano III pilotalekuaren parean, 16:30etatik aurrera egongo dira zabalik, bai sarrerak saltzeko, bai partidarekin lotutako edozein gorabehera konpontzeko.
RS Fanek, QR kodea duen karneta ez dutenez, tornuetara sartzeko, leihatilatik pasatu ahal izango dira, estadiora sartzeko dokumentu gisa sarrera jasotzera.
Denda eta tabernen zerbitzua
Estadioko denda 10etik 20etara egongo da irekita. Bestalde, estadioko tabernak 17:30etatik aurrera egongo dira zabalik.
Hospitality eta aparkalekua
Ez daude erabilgarri partida honetarako.
Keler Espazioa
Ez da irekiko asteburu honetan.
Bizikleta aparkalekua
Bizikleta eta patineteentzako aparkalekua itxita egongo da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin