Gaur goizean, bilera operatiboa egon da Madrilgo Las Rozas instalakuntzan, datorren apirilaren 18an jokatuko den Kopako Finala antolatzeko. Jokin Aperribay, Realeko Presidentea eta Miguel Ángel Gil, Atlético de Madrideko kontseilari ordezkaria bilduta egon dira, klubetako beste ordezkari batzuekin batera. RFEFeko presidente den Rafael Louzánek eta bere kideek hartu dituzte bi delegazioak.
Espainiako Futbol Federakundeak 52.000 sarrera baino gehiago (edukieraren %80 inguru) eskainiko dizkie Errege Koparen finalera iritsi diren klubei. Klub bakoitzak La Cartujan jokatuko den finalerako 25.680 sarrera orokor jasoko dituela zehaztu da bileran. Horiei VIP kategoriako sarrerak ere gehitu behar zaizkie, eta baita gurpil-aulkian doazen dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat eta haiekin doazen laguntzaileentzat kupo bat zehaztuz ere. Zale txuri-urdinak La Cartujako Gol Sur aldean egongo dira kokatuta.
Partidaren aurretik, zaleek Andaluziako kapitalean antolatuko diren fan zoneetaz gozatzeko aukera izango dute. Realaren kasuan, Carlos III hiribidean, Cartujako geltoki ondoan izango da fan zonea. Atlético de Madriden kasuan aldiz, Las Moreras aparkalekuan izango da, Alamillo parkearen ondoan.
Kluben antzinatasuna kontuan hartuta, talde zaharrena, Atlético de Madrid, izango da “etxeko” taldea, eta Real Sociedad de Fútbol izango da talde “bisitaria”. Historian zehar bi talde hauek finalean topo egiten duten bigarren aldia izango da, lehenengo aldia 1987an izan zen, Zaragozako La Romareda estadioan eta Reala garaile izan zen penaltietan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin