REAL BETIS 0 – 1 REAL SOCIEDAD

Bira irribarre batekin amaitu da

Vídeo

LaLiga Summer Tour bira 0-1eko garaipen batekin amaitu du taldeak San Frantziskoko Oracle Park estadioan Realak Real Betisen aurka.

Lehen minutuak indartsu hasi ditu Realak, kanpora joan diren aukera pare batekin. Lehen zatia bukatzear zegoela, Braisek faltaz izan du gol aukera garbiena, langa gainetik irten da ordea bere jaurtiketa.

Bigarren zatia berdindua hasi da bi taldeentzat. Betisek izan du gola egiteko aukera 62. minutuan, pase sakon baten ostean, atezainaren aurrean bakarrik geratu da Roca eta kanpora bota du. 68an etorri da Realaren gola, korner baten bigarren jokaldian Aihenek arearen ertzetik ezkerkada bikainarekin zulatu du Rui Silvaren atea.

Honekin amaitu da Realak Mexiko eta Estatu Batuetan egindako bira. Datorren larunbatean hasiko da Liga, etxean Girona hartuko du talde txuri-urdinak. Benetako lehiaketa iristen da, goazen Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traoré, Zubeldia, Le Normand, Aihen, G. de Zárate, Merino, Brais Méndez, Cho, Take eta Carlos Fdez.

Bigarren parte hartu dute: Oyarzabal, Rico, Barrenetxea, Turrientes, Pacheco, Olasagasti, Navarro.

Real Betis: Rui Silva, Bellerin, Pezzela, Luiz Felipe, Miranda, Rodríguez, Luiz Henrique, Guardado, Isco, Ayoze eta Cruz.

Bigarren zatian parte hartu dute Pleguezuelo, Marc Roca, Rodri, Juanmi, Marc Bartra, Sabaly, Borja Iglesias, Paul eta Willian José.

Gola: 0-1: Aihen, min. 68.

Epailea: Sergii Demianchuk. Txartel horiak erakutsi dizkie Real Betiseko Miranda eta Guardado eta Realeko Oyarzabali.

Zelaia: Oracle Park, San Frantzisko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!