Realak puntu gazi-gozoa batu du gaur arratsaldean Lovainan jokatu den UEFA Europa Leagueko bigarren jardunaldiko partidan. Turrientesek bigarren zatiko lehen minutuan sartutako gola ez da nahikoa izan Saint-Gilloisek azken minutuetan sartutako azken golaren ondoren.
Neurketa etxeko taldearen zenbait abagune arriskutsurekin hasi da, argiena Syllaren burukada bat izan da, zutoinean amaitu dena. Hogei minuturen buruan, Oyarzabalek lehenengo eta Zubeldiak beranduagu, lehenengoa gertu izan dute, baina azken honen jaurtiketa gora joan da gutxigatik. Lehen zatiko azken txanpan ez da aukera argirik egon eta neurketa golik gabe joan da atsedenaldria.
Bigarren zatia ezin hobeto hasi da. Txuri-urdinen presio on batek lehen gola eragin du, Turrientesek aurkaria estutu, baloia lapurtu eta gola sartu du Koffi gaindituta. Belgikarrak norgehiagoka berdintzen saiatu dira eta erasora jo dute, baina Marreroren geldiketek etxekoen gola saihestu dute. Realak kontrolpean izan du partida azken txanpara arte. Orduan, azken minutuan, falta baten ostean baloia Marreroren sareetan amaitu du, Keitak bigarren zutoinean egindako erremate bikainari esker. Azken hasperenean, atepean, etxekokoek donostiarren garaipena suposatuko zuen gola ateratzea lortu dute. Pena.
Azken txanpan bi puntu garrantzitsu ihes egin diete txuri-urdinei. Astebete barru, Lillestrømen aurka, Norvegian hiru puntu lortzen eta sailkapenean gora egiten saiatuko dira gipuzkoarrak.
Fitxa teknikoa:
R. Union Saint-Gilloise: Koffi, Patris, Havenaar, Sylla, Chibani (De Roeve, min. 64), Van De Perre (kap.), Zeneli, Olaru (Aquino, min. 71), Guilherme Smith, Mofokeng eta Biondic (Keita, min. 83).
Real Sociedad: Marrero, Zubeldia, Martín, Sarr, Sergio, Gorrotxa, Yangel (Turrientes, min. 46), Ochieng (Marín, 75), Sučić (Take, min. 67), Guedes (Barrene, min. 79) eta Oyarzabal (kap.) (Óskarsson, min. 90+1).
Golak: 0-1: Turrientes, min. 46; 1-1: Keita, min. 89.
Epailea: Goga Kikacheishvili. Txartel horia erakutsi die etxeko Chibaniri eta kanpoko Sarri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin