Socios.com-en Fan Token txuri-urdinak edukitzeak berekin dakar Reala modu desberdin batean bizitzea. Denboraldi honetan, aurrekoetan bezala, klubeko benetako erabakietan botoa eman ahal izango duzu, sariak trukatzeko puntuak pilatu eta sarrera zein sari esklusiboetarako sarbidea izango duzu, zure $RSO Fan Tokenei esker.
Zaleek jada esperientzia bereziak gozatu dituzte aurreko kanpainetan: egun batez futbolari sentitzea Anoetan partida bat jokatuz, jokalariekin batera Zubieta bisitatzea, eSports-eko kamiseta berria aukeratzea, estadioan speaker izatea… eta askoz gehiago. Hau guztia, soilik tokenista izateagatik.
25/26 denboraldiak aukera berriak ekarriko ditu: Klubaren eguneroko hainbat alderdi erabakitzea edo aldagela txuri-urdinera inoiz baino gehiago hurbiltzea. Zure Fan Tokenekin staking eginda Anoetako partidetako sarrerak, sari esklusiboak eta ikasturtean zehar sorpresa bereziak lor ditzakezu.
Nola lortu zure $RSO Fan Token-a:
- Deskargatu Socios.com-en APPa eta sortu zure kontua.
- Bete zure poltsa Chiliz ($CHZ) aplikazioko monetarekin.
- “Merkatua” atalean, bilatu Real Sociedad eta erosi zure Fan Tokenak.
- Hasi staking egiten eta parte hartu esperientzia, bozketa eta enkante esklusiboetan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin