IBK BIKE ZOZKETAREN IRABAZLEA

Bizikletan eta Koparekin

Gaur goizean, Errege Kopako finalaren atarian aktibatutako sarietako bat banatu da Reale Arenan. Lorea Zabaletak irabazi zuen Rockhopper bizikleta, Specialized markakoa, IBK Bike enpresa eta 'Ikusi Gurekin' saio bereziari esker zozketatzen zena.

36 urteko bazkide zumaiarra da Lorea, familia harmailako ohikoa, eta lehen zatian kilometro gehien egingo zituen txuri urdina nor izango zen asmatu zuen. Merino izango zela asmatu zutenen artean (6 '1 kilometro baino gehiago egin zituen korrika) zozketa bat egin zen eta bera izan zen irabazlea. Eta gaurtik aurrera, Kopa bat ez ezik, bizikleta honetaz ere goza dezake.

Beste sari batzuen irabazleak

Zozketa horrez gain, 'Ikusi Gurekin' saioan beste jolas eta lehiaketa batzuk egin ziren, eta honako hauek izan dira irabazleak:

- “Asmatu hamaikakoa”: Oihane de Castro, Naiara Urkizu eta Izko Armental.

o Urkabe produktuen hiru sorta.

- “BM porra”: Iker Serrano.

o BM Supermerkatuetan bost minutuko erosketa librea.

- “Finalaren hanburguesa”: Iñigo Cavanillas, Iñigo Benavides eta Ruth Eceiza.

o Burgues produktuen hiru sorta.

- Ikusi Gurekin Quiz-a: Oier Fernandez, Vicenta Valdivieso, Asier Etxaniz, Cristina Valencia, Eneko Lizardi, Rita Rodriguez eta Aitor Peña.

o 100 euroko zazpi bale Futbol Emotion produktuetan kontsumitzeko

- “Elustondoren mugikorra nahi duzu?”: Juan Ramon del Pozo.

o LG Velvet mugikorra.

- “Argazki historikoak” LG-rekin: Markel Ramiro.

o LG 54” Telebista

- “Bidali zure argazkia etxetik”: Iker Gonzalez.

o Bi pertsonentzako dastatze-menua Kukuarri jatetxean, Aranzazu NHn.

- App esperientzia VASArekin: Gerardo Salaverria.

o Asteburua Volkswagen Vasa auto elektrikoarekin.

- App esperientzia HIKArekin: Antxon Korta.

o Bi lagunentzako esperientzia gastronomikoa Hika Txakolindegian.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!