Realak Alfonso Perez Coliseumean jokatuko du gaur gauean bolada txarrari amaiera emateko nahiarekin. Gaurko erronka futbolaren bertsio onena berreskuratzea da, LaLiga Santanderreko talde gogorrenetariko baten aurrean. Imanolen mutilek argi dute hirunaka batzen hasi behar dutela sailkapen-taularen buruan dagoen bagoia ez galtzeko eta hori gaurtik hasi behar da.
Sentsazioak ez dira nahi eta espero bezalakoak izan txapelketari berrekitean. Astez aste gozatzera eraman gaituen talde batek konfiantzazko boto bat irabazi du. Aurrean, Bordalasen Getafe. Talde urdinak, txukun eta oso indartsu, bigarren urtez jarraian Europako txapelketetan egotea lortu nahi du. Realak bere bertsiorik onena erakutsi beharko du garaipenaren helburua lortzeko. AURRERA REALA!!!
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin