RAYO VALLECANO – REAL SOCIEDAD (18:30)

Borrokan


Reala gaur arratsaldean iritsiko da Madrilgo Vallekas auzora Europako postuengatik borrokan murgilduta. Gogorra izango da, azken jardunaldira arte behin betiko erabakirik hartu gabe ziurrenik, eta jokalariak prest daude une zailetan elkartuta sufritzeko kontinente zaharrean zehar gure koloreak berriro erakusteko.


Geratzen diren bost finaletatik lehena Rayo Vallecanoren aurkakoa da. Andoni Iraolaren taldeak RCD Espanyol eta FC Barcelonari egindako azken bisitetan lortutako bi garaipenekin, egindako lanaren lasaitasunarekin egingo diete aurre azken jardunaldiei. LaLiga Santander 22-23an egotea ia ziurtatuta daukate matematikoki, baina sentsazio onekin agurtu nahi dute ikasturtea.


Vallekasera joatea beti da batailaren sinonimo. Etxeko zaleek sutsu babesten dituzte bereak, beraz, gure ahalegin bikoitza izan beharko du garaipena lortzeko. Areatan hobeak izatea eta asmatzea lehen urrats handia izango litzateke. Heldu da datorren denboraldian zer izango garen erabakiko duen behin betiko tartea. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!