ELKARRIZKETA

“Brasildar ororen ametsa”

Vídeo

Brasilek bere historian izan dituen aurrelarien zerrenda aho zabalik geratzeko moduko ada. Futbozale guztiek ezagutzen dituzten izarrak. Atzotik txuri-urdin bat kanarinhako kamiseta janzten duten jokalarietako bat izatera pasa da. Willian Jose Brasilgo selekzioarekin izango da Errusiako Mundialaren aurretik jokatuko diren azken lagunartekoetan.

“Oraindik ez dut sinisten. Oso berezia da niretzat, harrotasun handia. Selekzioarekin jokatzea brasildar ororen ametsa da”. Ez da gutxiagorako ‘Williren’ poza, eta “nire taldekide eta teknikoei bere laguntza eskertu nahi diet, honen portzentai handia haiena da”. Mundial bat jokatzea oso jokalari gutxiren esku dago eta Brasilekin jokatzea are eta gutxiago. Deialdi honekin aurrelariak badaki Mundialera hurbildu egiten dela, baina era berean badaki ametsa betetzeko Realean gauzak ondo egiten jarraitu behar duela ere.

Bere poza taldearen une zailarekin topo egiten du. “Denboraldi honetan gehiago espero genuen. Asko kosta zaigu ondo aritea, baina aurrera jarraitu behar dugu, hamar partida geratzen dira eta liga harro amaitu behar dugu”, adierazi du Willian Josek.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!