RCD MALLORCA 0-2 REAL SOCIEDAD

Bultzada

Vídeo

Realak garaipena lortu du Mallorcan. Txuri-urdinek, Silvaren eta Merinoren golekin, hiru puntu on lortu dituzte Ligako egoera ona sendotzeko. 

Partida alternatiba askorekin hasi da. Erritmo altuak bi taldeak aurkariaren ate ingurura iristea ekarri du. Lehenik, talde bermelloiak abisatu du, Pachecon jo duen area barrutik egindako erremate batekin eta, ondoren, Realak, triangulazio on batekin, baina Sorlothek ezin izan du errematea bideratu, defentsaren oztopoarekin, baloia gora bidalita. Ordu erdia igarota, jokaldi Eder batean, Realak aurrea hartu du Silvaren golari esker. Kanariarrak, area kanpoan, Merinori eman dio eta honek, ukitu goxo batekin, gozoki bat itzuli dio eta ‘21'ak ez du barkatu Sergio Ricoren aurrean. Realaren minutu onenak izan dira eta ia aldea bikoiztu dute, baina Sorlothen ezkerkada kanpora joan da gutxigatik. Atzean ohiko sendotasunari eutsi diote txuri-urdinek atsedenaldira abantailarekin joateko.

Bigarren zatian etxekoak hobeto hasi dira, eta goian estutu dituzte txuri-urdinak, baloia argi ateratzen utzi gabe. Baina gipuzkoarrek korner jaurtiketa bat aprobetxatu dute bigarren gola egiteko, Merinori esker. Nafarrak buruz jo du bigarren zutoinean, eta baloia, defentsa batean eman ondoren, berriro erori zaio txuri-urdinari, eskuineko hankarekin gola sartzeko atezaina lurrean zegoela. Realak ondo kontrolatu du partida eta aukera gehiago izan ditu markagailua handitzeko. Merinok langarekin topo egin du beste jokaldi polit batean.

Garaipen ona taulan sendo jarraitzeko. Larunbatean, Bernabeura. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa:

RCD Mallorca: Sergio Rico, Maffeo (González, min.79), Valjent, Raíllo (kap), Oliván, Antonio Sánchez (Baba, min.79), Salva Sevilla (Hoppe, min.68), Dani Rodríguez, Kubo (Lee, min.70), Ndiaye (Llabres, min.69) eta Muriqi

Real Sociedad: Remiro, Aritz (Sola, min.70), Le Normand, Pacheco, Gorosabel (Zubeldia, min.80), Guevara (Zubimendi, min.46), Merino (Illarra, min.85), Silva, Oyarzabal (kap), Portu (Djouahra, min.70) eta Sorloth.

Golak:0-1: Silva, min.35. 0-2: Merino, min.62

Epailea: Melero López. Txartel horiak Merino eta Remiro kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!