REAL SOCIEDAD - SD EIBAR (14:00)

Burua LaLigan

UEFA Europa Leagueko final-hamaseirenetara sailkatu ondorengo alaitasunarekin, LaLigako lan ederra berriz osatzeko unea da. Txapelketa kontinentala otsailera arte utziko dugu eta kontzentratu egin behar gara lehen heren honetan sailkapeneko gune nobleetara eraman gaituen ildo lehiakor batetik jarraitzeko.

Eibarrek jokatuko du gaur arratsaldean Reale Arenan. Talde armagina bisitari onenetako bat da eta hiru garaipen ditu Valladoliden, Sevillaren eta Real Betisen zelaietan. Dena Dmitrovic izeneko harresi batean oinarritua. Mendilibarren mutilek LaLiga Santanderren mantentzera eraman dituen estiloari eusten diote. Presio handia, arerioak itotzen dituena, Kike Garcia, Sergi Enrich eta Muto japoniarraren bila dauden alboetako erdiguneen etengabeko bonbardaketa batekin batera.

LaLiga berraktibatzeko unea da. Hiru partidako astea berria. Jokoaren dinamika onari eusteak eta azken metroetan asmatzeak 2020 honen amaierara ahalik eta asmo handienekin iristea ahalbidetuko digu. Jarrai dezagun Reala izaten. Aurrera Reala!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!