Realak Valencia CF hartuko du gaur arratsaldean Reale Arenan. Ché taldea Champions Leagueko final-zortzirenetako joaneko partida jokatzetik dator Atalantaren aurka, eta une honetan Europako pasaportea markatzen du hurrengo denboraldirako. Haiek gainditzea LaLigako mahaian kolpe handia ematea izango litzateke.
Asteazken-larunbat maila handian lehiatzeko prest dagoen taldearekin, Celades entrenatzaileak egonkortasuna lortu du. Ferran Torres edo Carlos Soler bezalako promesa gazteek hazten jarraitzen dute Parejo edo Gameiro eskarmentudunen aterkipean. Errege Kopako egungo txapeldunarentzat fruitu onak ematen ari den nahasketa da hau.
Inauterietako asteburuan, bere zaleen beroa sentituko du berriro Realak. Sostengu argia eta etengabea, mozorrorik eta karetarik gabekoa. Harmailaren bultzada, beti jokalariek eskertzen dutena, egoera pribilegiatu honetaraino ekarri gaituena. Gaur arratsalde garrantzitsua da, aurkari zuzen batek bisitatzen gaitu. Reale Arena nabarmendu dadila. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin