Futboleko denboraldian gehien espero den egunetako bat heldu da, Derbia. Realak Athletic Club hartuko du Anoetan, azken asteetako sentsazio onek jarraipena izan dezaten helburu. Ez dago horretarako aurkari hoberik, gaur denboraldia aldatuko den eguna izan behar du, gaur D Eguna da.
Zuri-gorriek ere garaipena nahi dute dinamika aldatzeko. San Mamesen Getafe CFren aurka jasotako azken porrotak eta azken zazpi norgehiagoketan garaipen bakarra lortu izanak batzen hasteko premia sortzen die. Astebetez partidaz garbi egotean atseden hartuta, ziur presioan beste martxa bat sartu nahiko dutela gure joko nagusia zailtzeko.
Ernesto Valverdek zuzentzen dituen jokalariek baja garrantzitsuak izango dituzte, Iñaki Williams kapitainarena kasu, baina behin baino gehiagotan erakutsi dute edozein estropezutatik altxatzeko gaitasuna. Xehetasun guztiak garrantzitsuak izango dira gaur, jokaldi orok erabaki dezake markagailua eta hori dute buruan realzaleek.
Anoetak gure euskarria izan behar du ibilbidea bideratzen jarrai dezagun. Harmailak beretarrak animatu eta hegan eramango ditu harreratik azken unea arte. Txuri-urdina jantzita, bufanda airean eta eztarria prest, Derbia da. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin