SANSEKO STAFF TEKNIKOA

Denek jarraituko dute

Xabi Alonsok denboraldi honetan lagun izan duen staff teknikoa izaten jarraituko du. Azken bi urteetan Sanse zuzendu duen talde teknikoak estreinatuko du taldea Bigarren Mailan.

Xabi Alonsoren laguntzaileei Mikel Alonso batuko zaie denboraldi honetan. Realeko jokalari ohia zazpi denboralditan, Mikel Klubera itzuliko da Sanseko hirugarren entrenatzaile bezala bere ezagutza eta esperientzia emateko, orain lan teknikoetan. Hirugarren entrenatzaile izateaz gain garapen indibidualeko unitatean ere arituko da.

Honela osatuko da Sanseko teknikarien taldea:

Xabi Alonso: lehen entrenatzailea
Sebas Parrilla: entrenatzaile laguntzailea
Mikel Alonso: entrenatzaile laguntzailea
Jon Aleman: atezainen prestatzailea
Oier Agirrezabalaga: prestatzaile fisikoa

Iñigo Cortes: analista

Aitor Mosqueira: delegatua

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!