Erroman Europa Leagueko partidarako sarrera eskatu duten Realeko zale guztiek (martxoaK 9, 18:45ean) bermatuta izango dute euren eserlekua Estadio Olinpikoan. Astelehen eta ostegun bitartean, epea amaitzen zen egunean, 1.844 sarrera eskatu dira guztira (eskatzaileak eta lagunak). Arratsaldean, berresteko email bat bidaliko da.
Kudeaketa ixteko, Bazkidearen Arretarako Bulegora joan beharko da bihar (10:00etatik 20:00etara). Sarreraren zenbatekoa ordaindu eta eskatzailearen edo lagunaren NANa -edo NANaren fotokopia- aurkeztu beharko dute. Partida-eguna denez, 20:00etatik aurrera ezin izango zaie Erromaren eskaerei erantzun arrazoi operatiboengatik.
Gainerako zaleentzako sarrerak
Bazkide, akziodun eta RS Fan ez bazara eta sarrera lortu nahi baduzu, bihar Bazkidearentzako Arreta Bulegora hurbiltzea gomendatzen dizugu (10:00etatik 20 00etara). Sarreraren zenbatekoa ordaintzeaz gain, bihar bidaiatzen duten pertsonen datu hauek beharko dira: izen-abizenak, NANa, jaioteguna eta jaioterria eta emaila.
Sarrera nola jaso eta informazio gehiago
Partida aurreko egunetan, AS Romak sarreren PDF bat bidaliko du eskatzailearen eta lagunaren emailera. Garrantzitsua da gogoratzea sarrerak nominalak izango direla. Estadiora sartzean, sarrera bakoitzari esleitutako izena egiaztatuko da, pertsona horren NANarekin.
Datorren astearen hasieran email bat bidaliko zaie bidaiatzen duten pertsonei, zelaiko joan-etorriei, meeting point... buruzko xehetasun gehiago emateko.