Anoetako Estadioak bere ateak irekiko ditu 2019 honetan porrotik ezagutu ez duen Reala hartzeko. Arerio gogorrena izango du aurrean gaurkoan bolada horrek, Atletico de Madrid dator gurera. Antoine Griezmann, Diego Costa, Alvaro Morata, Koke, Saul, Godin, Oblak… Europa Leagueko txapeldunak ez du LaLiga Santanderreko tituluarengatik borrokatzen jarraitzeko aukerarik galdu nahi izango.
Lehia estua Imanol Alguacilen mutilek erakutsitako hobekuntza neurtzeko. Hiru puntuak etxean uzteak taldeak desiratutako bide aproposean dagoela esan nahiko luke. Sendotasuna atzealdean eta azken metroetan fin ibili beharko da harresi madrildarra botatzeko. Denon indarra beharrekoa izango da arratsalde honetan. Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin