Sansek Lezaman jokatuko du larunbat honetan Bilbao Athleticen aurka, filialen arteko derbi erakargarri batean. Txuri-urdinek garaipenarekin hasi zuten denboraldia, baina orain bi porrot jarraian jaso dituzte eta dinamika hori hautsi nahi dute agertoki erakargarri batean. Zurigorrien egoera antzekoa da eta partida bakarra irabazi dute liga hasiera honetan. Derbiak beti dira desberdinak, eta gureek garaipenaren bidera itzultzea izango dute helburu, agertoki berezi batean. Dena ematera. Aupa Sanse!
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:00 Ohorezko Kadetea – Antigua-Luberri KE (RSTV)
12:00 Emakumezkoen C taldea – Intxaurdi KE (RSTV)
16:00 Easo – Indartsu Club (RSTV)
Igandea:
12:00 Emakumezkoen B taldea – SD Eibar ‘B’ (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin