REAL SOCIEDAD – VILLARREAL CF (21:00)

Desirei leial


Realak Villarreal CF hartuko du gaur gauean Reale Arenan talde txuri-urdinaren anbizio handia neurtzeko proba ona izango den norgehiagokan. Kopako final batera eraman gaitzaken partida baten atarian egon arren, Imanolen mutilek ez dute beste ezer buruan, bere publikoaren aurrean berriro irabaztea eta LaLigan elkarren segidako bi garaipen lortzea. Puntu horiek Europako postuetarako lehian bultzada handia emango luketenak.


Urpekari horia ez da ikasturte hasieran aurreikusten zen denboraldia egiten ari. Jaitsieratik gertuago bere aurkari zuzen teorikoetatik baino, Marcelinok Castelloko taldera itzuli da nahi izatetik urrun jarraitzen duen defentsan sendotasuna eta iraunkortasuna berreskuratzeko desirarekin. Familia txuri-urdinaren lagun eta ezagun zahar bat, Sorloth bikingoa, da gure defentsak izango duen erasoko mehatxu nagusia.


Gure jokalariek euren gaitasunetan duten fedeak, Palmako azken garaipena horren erakusle, indar handiagoz bultzatzea eramango gaitu Reale Arenako harmaila urdinetatik. Taldea leial izan da jokoaren ideiarekin azken asteetako unerik txarrenetan, eta nola ez da hala izango ba berari esker klubaren azken urteetako pasarte onenak idatzi direnean. Horregatik, gaur, beste gau handi baten atarian, anbizioa gorenean izan behar dugu eta ahalegin guztiak garaipena lortzera bideratu, zer datorkigun pentsatu gabe. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!