Mendizorrotza futbol zelaiak zerua-infernua dikotomiaren derbia bizi izango du gaur gauean. Deportivo Alavesek Reala hartuko du bere etxean puntu beharrean dauden bi taldeen arteko lehia izateko. Gipuzkoarrek Europarako sailkapena jokoan, babazorroek jaitsiera postutik ateratzeko desira. Biak beren helburuetatik puntu bakarrera, zerutik edo infernutik puntu bakarrera.
Defentsan tinko eusteko gaua izango da gaurkoa dudarik gabe. Kike Garciak, 12 golekin, bere taldea borrokan mantentzea lortu du beste behin eta bereak garaipenera eraman nahi izango ditu azken segundoa arte. Guk badugu baita nor jarraitu. Gure kapitaina, gure ‘10’a, gure liderra… gure Mikel Oyarzabal. Bere parean gaude denok, argi dugu berak eramango gaituela berriro historia egitera. Europarako seigarren sailkapen jarraia lortzea da dugun desira. Gogor borroka dezagun egi bihurtu ahal izateko. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin