Reala Reale Arenara itzuliko da oraingoan RCD Mallorca hartzeko LaLigan. Txuri urdinek ligan duten dinamika ona berreskuratu nahi dute, Europara sartzeko postuetan jarraitzeko. Dagoeneko bigarren itzulian murgilduta, partida bakoitza erabakigarria da edozertarako borrokatzeko gai dela erakutsi duen talde baten etorkizunerako.
Vicente Morenok zuzentzen duen taldeak bi hilabete baino gehiagoko bolada txarra eten zuen joan den asteburuan Valencia CF taldearen aurka gol festa eta guzti. Garaipen hori lortuta, sentsazio on horiek luzatzen saiatuko da jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzeko. Txapelketan gol gehien jaso dituen bigarren taldea izan arren, realzaleek uharteetara egindako bisitan ikusi zuten oso zaila zela talde gorria gainditzea.
Reale Arenak ezin du gehiago barkatu. Etxeko sendotasuna izan behar da protagonista izateko helburuz jardunaldi bakoitzean berdegunera salto egiten duen taldearen arrakastaren oinarria. Puntuak behar ditugu, garaipena nahi dugu. Guztia ematera. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin