CA OSASUNA – REAL SOCIEDAD (21:00)

Dinamikak eta eraginkortasun kontua


Urteko azken hilabetean sartu gara eta hurrengo hiru asteak erabakigarriak izango dira jokatzen ditugun hiru lehiaketetan. Asteazkenean FC Salzburgen aurka berdindu ondoren, non gola bakarrik falta izan zen neurketa handi bat biribiltzeko, Realak El Sadarren jokatuko du gaur gauean. Txuri-urdinak, azken jardunaldiaren faltan Champions Leagueko lehen postuan kokatuta direlarik merezimensu osoz, Sevilla mendean hartzetik datoz eta dinamika on hori luzatu nahi dute garaipen berri batekin. 


Gorritxoak, bestalde, ez dira une onean ari emaitzei dagokienez. Areatan asmatzea erabakigarria da futbolaren kontu honetan, eta arlo horretan nafarrak oraingoz ez daude fin. Bere partidak ikusita, ordea, markagailu horiek oso desberdinak izan zitezkeen eta bere gaitasun futbolistikoa ezin da zalantzan egon. Jarrai dezagun elkartuta abendua talde honekin gozatzen jarraitzeko balioko digun garaipen berri batekin hasteko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!