REAL SOCIEDAD – RC CELTA DE VIGO (16:15)

Dinamikak hautsi

RC Celta taldea izango da 2022. urte honetan Reale Arena bisitatuko duen lehen arduraduna. Ligan dinamika desberdinekin dauden bi talde izango dira aurrez aurre. Garaipena txuri urdinei gailendu zaie azken jardunaldietan, galiziarrek bi garaipen jarraian lortu baitituzte, nagusi izanda gainera.

Gaurko aurkariak erasoko mehatxu nagusiak mantentzen ditu, denboraldiek aurrera egin ahala gero eta hobeto kongeniatu direnak. Iago Aspas lider eta idolo nagusi jarraitzen du izaten Brais Mendez, Santi Mina, Denis Suarez edo Fran Beltran gazteei lagunduta. Badirudi Coudet argentinarrak txapelketa hasieran lortu nahi zituen emaitzak lortu ez zituen talde baten ibilbidea bideratu ahal izan duela, nahiz eta Errege Kopan maila baxuagoko Atletico Balearesen aurka kanporatu berria izan.

Garaipen ezak arrazoi ugari izan ditzake. Arloetan asmatu ez izana, egoera hobean dauden aurkariak, beti kontra erortzen diren erabaki harrigarriak, baina horien guztien aurrean konponbidea argia da, lan gehiago egitea. Eta ideia hori nagusi da Realean eta bertako kide guzti-guztietan. Bigarren itzulia hasten da eta txuri-urdinek helburu argia dute: hiru puntuak lortzea beti bere taldea bultzatuko duten zaleen aurrean, markagailuari begiratu gabe. Topaketa honetan arreta handia jarri beharko da, defentsaren sendotasuna eta erasoko freskotasuna berreskuratu hazten jarraitzeko. Dinamikak apurtzeko eguna da. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!