Aritz Elustondo Gipuzkoako Elikagai Bankuak Oiartzunen duen egoitzara gerturatu zen asoziazioko presidente, Jose Manuel Pineda, eta boluntarioei 1.200 hanburguesa ematera. Atzelari txuri-urdina 2015-2016 Denboraldiko Jokalari Onena izendatua izan zen Onda Vasca irratiarengatik eta beren babeslea den Harakai Urkaikok bere pisua hanburgesatan oparitu zion Aritzi.
Beasaindarrak, bisita aprobetxatuz, gure lurraldean hain garrantzitsua den Elikagai Bankuaren instalazio eta funtzionamendua ezagutu nahi izan zituen.