- Kopako finalera begirako ekintza nagusiak plazaratu dituzte erakundeetako ordezkariek eta Realak, Sevillako partida handirako hiru egunen faltan.
- Donostiako Alderdi Ederren fan zone nagusia egongo da eta egitarau zabala antolatuko da bertan, lurralde osoan kokatuko diren gainerako guneekin batera.
- Kopako finalera begirako ekintza nagusiak plazaratu dituzte erakundeetako ordezkariek eta Realak, Sevillako partida handirako hiru egunen faltan.
- Donostiako Alderdi Ederren fan zone nagusia egongo da eta egitarau zabala antolatuko da bertan, lurralde osoan kokatuko diren gainerako guneekin batera.
Realak larunbatean jokatuko duen Kopako final handira begira, dena prest da Donostian eta Gipuzkoa osoan, zaletuek partida “ilusioz eta komunitatean” bizi ahal izan dezaten. Hala jakinarazi dute gaur arratsaldean klubeko, Aldundiko eta Udaleko arduradun nagusiek, Gipuzkoa Plazan eskainitako agerraldian. Larunbatean zehar Donostian kokatuko den fan zone nagusiko egitarauaren berri eman dute, zeinetan herritarrek egitarau zabalarekin gozatzeko aukera izango duten, lurralde osoan kokatuko diren gainerako guneekin eta pantailekin batera.
Ekintza horien guztien berri eman dute elkarrekin Realeko presidenteak, Jokin Aperribayk; Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak; Donostiako alkateak, Jon Insaustik; Realeko presidenteak, Kutxabankeko presidenteak, Anton Arriolak; eta EITBko Kirol alorreko zuzendariak, Joseba Urkiolak.
Jokin Aperribayen hitzetan, “jendeak final handi honetaz gozatzea nahi dugu, Donostian, Gipuzkoan eta Sevillan. Gure zaleak Sevilla hiria, erakundeak eta aurkaria errespetatzen jakin dezaten ere animatzen ditugu. Sentimendu, ilusio eta indar guztiarekin goaz Sevillara, partida handi bat egin eta garaipen historiko bat lortzeko ideiarekin”.
Diputatu nagusiak gogorarazi du gipuzkoarrok partekatzen ditugun “balio nagusiak” ordezkatzen dituela Realak, hala nola, “apaltasuna, talde lana, harrobia, koloreei errespetua, elkartasuna, komunitatea”. “Balio horiek eta taldearen ibilbidea kontuan izanda, ziur nago lortuko dugula. Konfiantza eta ilusio hori elkarrekin partekatzera animatu nahi ditugu herritarrak. Horretarako aukera izango dute lurraldean zehar kokatuko diren hainbat espazio publikotan, zeinetan kokatuko diren pantaila erraldoiak erakundeon elkarlanari esker”, azaldu du. “Behar ditugu halako guneak eta momentuak, gipuzkoarrok partekatzen ditugun balio horiek elkarrekin ospatzeko eta bat eginik amets egiteko”, berretsi du.
Jon Insausti Donostiako alkateak azaldu bezala, “kolore txuri-urdinak eragiten digun sentimenduari forma eman nahi izan diogu kalean, eta horretarako antolatu dugu realzale guztion topagunea, non eta Alderdi Eder bezalako leku esanguratsuan. Hori izango da larunbatean plaza nagusia eta bertaraino ekarriko dugu Sevillan biziko den emozioa. Gaineratu duenez, “bi pantaila erraldoi jarriko ditugu udaletxearen fatxadan; hain zuzen ere Euskadiko bi pantaila handienak. Baina egitaraua ez da partidara mugatuko, herritar guztiontzat zabaldu nahi baitugu festa, etxeko txikienetatik hasi eta adin nagusikoak ere kontutan hartzeraino. Izan ere, Reala belaunaldiz belaunaldi transmititzen den sentimendua da.”
"Kirolak balio ukaezinak irudikatzen ditu, egun hauetan Gipuzkoako kaleetan eta finalak sortzen duen ilusioaren epizentroa den Alderdi Ederreko fan zonean antzeman ahal izango ditugunak. Balio horietan aitortzen dugu gure burua – pertenentzia, errespetua, talde-lana eta lehiakortasun osasuntsua –, eta plazer bat da guretzat Gipuzkoarekin dugun epe luzeko konpromisoa Realak ordezkatzen duen guztiarekin lotzea. Realari bihotzez zorterik onena opa nahi diogu", adierazi du Anton Arriolak, Kutxabankeko presidenteak.
Joseba Urkiolak adierazi duenez, finala zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en, ETB ON plataforman, kirolakeitb.eus atarian eta baita Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere. 30 profesional baino gehiagoko lantaldea izango da Sevillan zuzeneko saioak, erreportajeak eta elkarrizketak egiten. “Horrez gain, larunbatean Donostian zein Gipuzkoa osoan izango den jaiaren parte izan nahi dugu. Donostiaz ari garela, partidaren aurretik, Alderdi Ederren elkarlanean antolatutako jai gunean ere parte hartze aktiboa izan dugu. EITBren asmoa da, Euskal Herrian gertatzen diren ikuskizun eta gertakizun handietan egotea, babestea eta hurbiltzea, eta hain juxtu kasu honetan, Realarekin eta Gipuzkoa osoarekin bat egin nahi izan dugu jarraipen zabal eta ahalegin handi hau eginez”, azaldu du EITBko Kirol alorreko zuzendariak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin