DIEGO LLORENTE

Ebakuntza ondorengo osasun partea

Gaur eguerdian esker peroneoan egindako haustura distalaren ebakuntza izan du. Gloria Lopez doktoreak eta bere taldeak egin du ebakuntza Majadahondako Fremap Ospitalean (Madril). Haustura murriztu eta egonkortu egin da osteosintesiaren bidez. Era berean, oskatileko artroskopia egin da artikulazioaren egoera aztertzeko, hausturaren murrizketa egokia aztertzeko eta ligamentuen egoera ikusteko. Arazorik ezean, jokalaria ospitaleko alta jasoko du 24-48 ordutan.

Informazio mediku honen argitalpenak jokalariaren onespena du.

Real Sociedad de Futbol SAD-eko Zerbitzu Medikua

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!