SEVILLA FC 5-2 REAL SOCIEDAD

Egun txarra

Vídeo

Realak ez du aukerarik izan gaur Sanchez-Pizjuanen. Bost eta bi galdu du oso nagusi izan den Sevillaren aurka, batez ere bigarren zatian. Atsedenaldira banakoarekin iritsi da, baina bigarren zatiko hasiera okerrak punturik gabe utzi ditu donostiarrak.

Pizjuaneko lehia erritmo izugarriarekin hasi da. Bi taldeek baloia ondo zaindu dute eta azkar iritsi dira gora. Eraso azkarrak izan dira, zehaztasuna falta izan bazaie ere azken metroetan. Ordu erdia iritsi aurretik, bi gol, bat talde bakoitzeko. Etxekoak aurreratu dira Sarabiak buruz eginiko erremateari esker eta, handik hiru minutura, Realaren erantzuna. Oyarzabalek bikain jo du ezkerkada gurutzatua area barrutik banakoa ipintzeko markagailuan. Atsedenaldia iritsi arte partidak ildo beretik jarraitu du, erritmo itzelarekin.

Bigarren zatiak bertan behera utzi ditu Realaren aukerak. Sevillak guztiz gainditu du talde txuri-urdina. Ben Yedderek hiru gol egin ditu 16 minututan eta akabo. Agur partidari sentsazio txarrekin. Zortea ere contra izan da eta etxekoen bosgarrena Oyarzabalek egin du bere atean. Jokalari berak, behintzat, penalti baten bidez gola egin du behin betiko bost eta bikoa ipiniz markagailuan.

Bigarren porrota jarraian gipuzkoarren helburuak pixka bat urrunduz. Orain, errekuperatu, burua alta eta garaipenaren bidera itzuli. Aukera laister dator, ostiralean Anoetan Levanteren aurka. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Sevilla FC: Juan Soriano, Navas (kap), Carriço, Sergi Gómez, Mercado, Rque Mesa, Banega (Bryan, min.75), Promes, Sarabia, Munir (André Silva, min.71) eta Ben Yedder (Gonalons, min.73).

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua (Aritz, min.31), Raúl Navas, H. Moreno, Theo, Zubeldia, R. Pardo (Zurutuza, min.57), Merino, Oyarzabal (cap), Sandro eta Juanmi (Januzaj, min.70).

Golak: 1-0: Sarabia, min.25. 1-1: Oyarzabal, min.28. 2-1: Ben Yedder, min.48. 3-1: Ben Yedder, min.58. 4-1: Ben Yedder, min.61. 5-1: Oyarzabal (p.p), min.69. 5-2: Oyarzabal (pen), min.77.

Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horiak etxeko Munir eta Carriçorentzat eta kanpoko Zubeldia eta Raúl Navasentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!