Iragan osteguneko subidoi europarra gorputzean duela, Realak Real Betisi egingo dio bisita gaur arratsaldean Benito Villamarinen. Sailkapen-taulan duten posizio ona hobetu nahi duten bi taldeen arteko lehia izango da, ziurrenik aurrez-aurre egongo dira 21-22tik geratzen den guztian.
Talde betikoa denboraldiko unerik onenean iritsiko da gaurko partidara. LaLiga Santanderren hiru garaipen jarraian lortu dituzte Pellegriniren mutilek, azkena FC Barcelonaren zelaian. Etxekoen mehatxu nagusiak ez dira ezezagunak guretzat. Juanmi, Willian Jose eta Canales dira gol asko eskuratu duen erasoko liderrak.
Denboraldiko une horretan gaude non partida bakoitzak markatzen duen behin-betiko hilabeteetan zerrengatik lehiatuko den. Ostegunean Europa Leagueko beste kanporaketa bat irabazi genuen eta asteazkenean Errege Kopatik beste trago bat edan nahi dugu, baina txapelketa erregularrean sailkapen on bat lortzea da asmo handieneko helburua. Hiru egunetik behin aurkaria mendean hartu nahi izatea artea da eta txuri-urdinek badute. AURRERA REALA!!!
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin