REAL MADRID - REAL SOCIEDAD (21:00)

Egurra

Kopako partidatik errekuperatzeko ia denborarik gabe, Realak beste erronka handi bati egingo dio aurre Santiago Bernabéun. ‘Reset’ egin duten bi talde eta denboraldiko bigarren zatiari anbizioz eta irabazle-gosez begiratzen dioten bi taldeen arteko norgehiagoka izango da.


Kopa txapelketa hiru astez utzi eta LaLigan zentratzeko txanda da. Gaur gauean hitzordu zaila izango dugu, asteazkeneko nekearekin eta aurrean aste honetan atseden hartzeko aukera izan duen talde bat edukita. Hala ere, txuri-urdinak olatu onera igota daude, eta azken asteetako errendimendua eskaintzen jarraituko dutela espero dute, nahiz eta merengeen olatua maneiatzeko zaila izan.


Madrildarrak, bi txapelketatan bakarrik, titulua lortzeko lehian sartu dira eta ezer gutxi esan behar da euren erasoko boterearen aurrean. Bere izarrek eguna badute, zaila izango da haiei aurre egitea. Arazoak dituzte atzealdean, baja dexenterekin, baina beren etxean horiek gutxiago nabaritzen dira.


Gipuzkoarrentzat hazten jarraitzeko aukera bat da. Noizbait amaituko da bolada, baina ahalik eta beranduen iristea nahi dugu. Gaur hitzordua ez da samurra, baina Matarazzo iritsi zenetik taldeak duen fede eta autokonfiantza ikaragarria da. Beren aukeretan sinesten dute, aurrean dagoena dagoela. Baita gaur gauean ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!