Orain dela aste batzuk froga piloto bate gin zen arren, larunbateko partidan martxan ipini zen ‘Anoetatik Gipuzkoako Baratzetara’. Proiektua honi esker, Anoetan jaten diren pipen azalak jasotzeari esker, eta 9 eta 12 hilabete bitarteko prozesu baten ostean, Gipuzkoan Kutxa Ekoguneak dituen baratzetako lurrentzat ongarri bihurtuko dira.
Larunbateko partidan proektu hau estadioaren hainbat zonetan gauzatu zen eta, apurka apurka, zelaiko zona guztietara hedatzen joango da. Harrera bikaina izan zen. Zaleei ontzi laranja biodegradagarri bat eman zitzaien, landareen tintaz diseinatua, partidan zehar pipa azalak sartzeko. Partiden ondoren, zaleek berariaz jarritako kolore berdineko edukiontzietan sartu dituzte ontziak eta, hortik aurrera, baratzetako hondakin freskoekin nahastuko dira, konpostatzeko metetan, eta, 9-12 hilabeteko prozesu baten ondoren, ongarri zaku bihurtuko dira Gipuzkoako lurrerako.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin