Keler Espazioak, klubaren ostalaritza eta aisialdi gunea denak, proposamen kultural berritzaileen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Ekainaren 13an, Eleskyren ikuskizun berezi bat hartuko du. Elesky pianista, streamerra eta edukien sortzailea da, eta Espainiako musika eta mundu digitaleko erreferente nagusietako bat bihurtu da.
Ikuskizunak bi zati izango ditu: lehen zatia esperientzia murgiltzaile bat izango da, zinemako eta bideo-jokoetako soinu-bandak interpretatuko dira proiekzio bisualekin lagunduta; bigarrena, berriz, guztiz interaktiboa izango da, eta ikusleek zuzenean abestiak eskatu ahal izango dizkiote artistari, hark orduantxe bertan joko dituelarik.
Ekitaldi honekin, Keler Espazioak bere konpromisoa berresten du zuzeneko musika, teknologia eta parte-hartzea uztartzen dituen programazio baten alde, oraingoan piano klasikoa formatu eta belaunaldi berrietara hurbilduz.