Mila berrehun pertsona baino gehiagok eskuratu dute jada sarrera JJ Vaqueroren eta Álex Claveroren bakarrizketarako, Reala Zuzenean Comedy-ren historian inoizko kopururik handiena. Aurreko edizioekiko berritasun gisa, ikuskizuna Reale Arenako familia harmailara eramango da: agertoki berezi bat ostiral gauerako, barre ugariz beteko dena.
Jatetxe-zerbitzua eta promozio bereziak 19:00etatik aurrera
Reale Arenako 5. atea 19:00etan irekiko da, emanaldia hasi baino ordu bat lehenago. Edarien, ogitartekoen, hanburgesen eta pizza zerbitzua ateak irekitzen diren unetik egongo da eskuragarri.
19:00etatik 19:30era bitartean Keler garagardoak 2x1 promozio berezia izango du. Horrez gain, ekitaldi osoan zehar Combo Comedy promozioa eskainiko da: Keler garagardo bat eta L’Vecchia pizza bat 7,50 €-ren truke.
Horregatik, gomendatzen dizugu lehenago etortzea, giroaz gozatu eta gaua hasi aurretik JJ eta Álex eszenan sartuko diren arteko tartea aprobetxatzeko.
Sarrerak salgai ekitaldia hasi baino ordubete lehenagora arte
Oraindik eskuratu daitezke sarrerak, bai bakarrizketa honetarako bai maiatzaren 2ko emanaldiarako ere, Zuhaitz Gurrutxaga, Mikel Bermejo, Valeria Ros eta Julen Axpe protagonista izango dituen saiorako hain zuen. Gure bazkide eta RS Fans lagunek deskontu berezia dute. Sarrerak, hemen.
JJ Vaquero eta Álex Clavero (ostirala, 20:00)
Bakarrizketen derbia (maiatzak 2)
Ernesto Sevilla (maiatzak 22, 2026)