Athletic Cluben aurkako derbia partida abiatu aurretik hasiko da. Bi realzale, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Bermejo, umorezko bataila batean neurtuko dira athleticzaleak diren Valeria Ros eta Julen Axperen aurka, ostiralean 20:00etan.
Aforo eta erabilgarritasun arrazoiengatik, hasieran Reale Arenako Familia Harmailan aurreikusita zegoen bakarrizketa azkenean Keler Espazioan izango da.
Bertaratuek esperientzia osoago bat izan dezaten, espazioko ateak eta tabernak ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko dira. Ekitaldi osoan zehar, Kelerrek —babesle nagusi gisa— eta L’Vecchiak —laguntzaile gisa— beren produktuak eskainiko dituzte gure ostalaritza espazioan.
Sarrerak salgai ekitaldia hasi baino ordubete lehenagora arte
Oraindik ere eskuratu daitezke sarrerak. Gure bazkideek eta RS Fans-eko kideek deskontu berezia dute. Sarrerak eskuragarri daude lotura honetan.
Bakarrizketen derbia (ostirala, 20:00)
Ernesto Sevilla (maiatzak 22, 2026)
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin