REALA ZUZENEAN MAKETA LEHIAKETA

Hemen dira finalistak

Jada ezagutzen dugu zeintzuk diren ‘Reala Zuzenean Maketa Lehiaketa’ren azken faserako sailkatu diren zortzi talde edo bakarlariak. Lehiaketa Realak eta San Martin Merkatuak elkarlanean antolatu dute. 40 musika taldek baino gehiagok parte hartu dute lehen txandan eta klub txuri urdineko barne epaimahai batek zortzi finalistak aukeratu ditu.

Eman botoa apirilaren 13a baino lehen Keler Espazioaren webgunean

Zortzi taldeak aukeratu ondoren, haien izenak eta hamabi abestiak argitaratu dira Keler Espazioaren webgunean. Sar zaitez gure webgunean eta entzun ahal izango dituzu, eta, ondoren, zure botoa zure abesti gogokoenaren alde utzi.

Bozketa aktibatuta dagoen bitartean, zortzi talde finalistak Keler Espazioan eta San Martin merkatuan arituko dira zuzenean entzun ditzazun. Ordutegi zehatzak ixteko zain, emanaldien egunak kontsulta ditzakezu Keler Espazioaren webgunean.

Apirilaren 13an bozketa itxiko da eta lau banda erdifinalistak jakinaraziko ditugu.

"Lauko Finala" bi agertokietan izango da. Lehenengo finalerdia apirilaren 19an jokatuko da Keler Espazioan eta bigarrena San Martin Merkatuan, hilaren 23an. Finalaurreko bakoitzeko irabazle bat aukeratuko da, eta ez dira aurreko txandako botoak zenbatuko.

EP bat grabatzea eta partida batean emanaldia

Finala San Martin Merkatuan ospatuko da maiatzaren 9an. Hortik aterako da talde irabazle bat, sari gisa proiektu honetan parte hartzen duen "AME Estudioak" estudioan egingo den bi abestiren grabazioa eta Anoetan jokatuko den LaLigako azken partidaren atsedenaldian egingo den emanaldia jasoko dituena.

Bestalde, azken faserako aukeratutako hamabi taldeen artean bi sari zozketatuko dira: Realaren lehen janzkerako kamiseta bat eta Anoetako partida baterako bi VIP sarrera.

Oinarri arautzaileak


En el evento en cuestión la REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL procederá a la toma de imágenes, las cuales podrán ser publicadas en canales de comunicación oficiales del CLUB con fines promocionales del acto en cuestión. En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: pdcp@realsociedad.eus. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!