Datorren ostiralean, otsailaren 13an, 20:00etan, Agustín Jiménez bakarrizketalaria oholtzara igoko da Reala Zuzenean Comedy egitasmoko hirugarren artista gonbidatu gisa. Hitzordu ezin egokiagoa da iragazkirik gabe barre egiteko eta zure jendearekin gau desberdin batez gozatzeko.
Espazioak 19:00etan irekiko ditu ateak, publikoak giroa berotzen hasteko aukera izan dezan eta, ekitaldi osoan zehar, gure babesleen —Keler eta Mundukuona— produktuez gozatu ahal izan dezan. Umore ona, giro paregabea eta konpainiarik onena uztartuko dira gaualdi oso berezi batean.
Oraingo honetan, Agustínek ¿Quién soy yo? ikuskizuna aurkeztuko du: ironiaz, asmamenez eta oso berea duen ukitu asmaezin horrekin betetako show bat… nahiz eta, ikusi ondoren, agian oraindik ez dugun erabat argi izango nor den benetan.
Sarrerak eta hurrengo emanaldiei buruzko informazioa, HEMEN.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin