Realak futbol mundialeko gotorlekuetako bat bisitatuko du gaur gauean, Santiago Bernabeu. Chamartineko lehia denboraldiko zailenetariko bat izan ohi da, are eta gehiago Real Madrideko atezaina den Thibaut Courtoisek golik jaso ez duenean azkeneko bost partidatan. Txuri-urdinek edozein harresi botatzeko armak badituzte erasoan eta helburu hori lortzeko taldeak erakutsiko duen batasunak arerio boteretsu bati aurre egitea bultza egingo dio.
Urrezko baloiak, nazioarteko izarrak, hurrengo hamarkadan egunkari azalak beteko dituzten gazteak… mehatxu bat ikusten duzu jokalari madrildar bakoitzean. Realak arerioa inoiz baino gehiago behartu eta exijitu beharko du saria eskuratzeko. Eta izango dituen aukeretan, sortzeko abilezia baitu, asmatu LaLigako bisitari onena dela erakusten jarraitzeko. Gu Reala gara. AURRERA REALA!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin