Akziodunen Batzar Nagusia

"Emaitza erantzukizunetik bilatzen duen Reala"

Vídeo

Akziodunen Batzar Nagusia "pandemia horrek kaltetutako familiei laguntzeko hitzekin" hasi da.

Realeko Presidenteak futbol hezkuntzaz eta futbol profesionalaz hitz eginez hasi du hitzaldia. Jokin Aperribayk adierazi duenez, biak "eredu bakar baten eta multzo jarraitu baten parte dira", eta "hezkuntza Realaren prestakuntza prozesuaren erreferentzia da". Aperribayk Realeko futbol organigrama ere aurkeztu du, eta Roberto Olabe futbol zuzendariaren eta Imanol Alguacil entrenatzailearen kontratuak berritu dituela iragarri du. "Realeko gazteak maila gorenetaraino garatzen ari dira. Oso pozik gaude Robertoren eta Imanolen lanarekin, eta eskertzen dugu gurekin egotea ". Aperribayk azpimarratu duenez Realaren helburua “merezi izatea da, emaitza apartak eta iraunkorrak lortzea".

Aperribay "harro" agertu da “garai zailak bizi ditugun arren, emaitza positiboa" eta 757.742 euroko irabaziak izan ditzakeelako. Era berean, diruzaintza ordenatuaz eta COVIDek eragindako 15 milioi euroko beherakadaz hitz egin du, baita Zubietan aurreikusitako inbertsioez eta Reale Arenako lanen amaieraz ere. Estadioari dagokionez, Aperribayk esan du "gazteenekin berriro konektatzeko aukera" eman duela, eta Realak "35.287 bazkide” dituela. Gaur arratsaldeko batzarrean iragarri duenez, 2020. Urtean 21.130 bazkideei kuotaren % 70 itzuli zaie. Zatikako ordainketei, berriz, lehen zatia baino ez zitzaien kobratu. Estadioetara itzultzeari buruz, Aperribayk esan du "pixkanaka" izango dela, eta "Reale Arenara joaterik ez balego, denboraldia amaitzen denean bazkideei gozatu gabeko partiden ordaina emateko formula aztertuko dugu".

Realeko agintari nagusiak Realak pertsonen bizitza hobetzen saiatzeko duen erantzukizuna azpimarratu du, eta kluba murgilduta dagoen hainbat proiektu aipatu ditu. Azkenik, lehen taldea aipatzerakoan, "handinahia eta borroka egiteko gogoa" izan ditu hizpide, "amets egiteko eskubidea duen Reala".

Nerea Aramburuk datu ekonomikoak aurkeztu ditu berriro. Kontseilariak 3,3 milioi euroko emaitza positiboa iragarri du 2019/2020 ekitaldian (2 milioi zergak ordaindu ondoren), eta 110,6 milioi euroko diru-sarrerak eta 109,9 milioi euroko gastuak izango dituen aurtengo aurrekontua aurreratu du. Aurreko denboraldietako diru-sarrerak 117 milioikoak izan ziren eta gastuak 113,7 milioikoak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!