EMAKUMEZKOEN FILIALA

Emakumezkoen B taldea hasi da

VĂ­deo

Real Sociedad B atzo hasi zen Zubietan aurredenboraldia prestatzen. Xabier Illarretaren agindupean, taldea abian da jada bigarren denboraldi honetan. Filial honek jokalarien formakuntza lantzen du geroari eta lehen taldeari begira. 

Soilik urtebeteko bizitza izan arren, proiektu txuri-urdinak denboraldi bikaina burutu zuen aurreko denboraldian eta Emakumezkoen Euskal Ligara igoera lortu zuen. Lehiaketa datorren irailaren 15ean hasiko dute Zubietan CD Aurrera B-ren aurka. Emakumezkoen Real Sociedad B-ren aurredenboraldia hasi duten jokalariak ondorengoak dira: Elene Lete, Ane Amutxastegi, Elene Guridi, Adriana Nanclares, Erkuden Lasa, Laida Balerdi, Izarne Sarasola, Sara Roda, Mirari Uria, Elene VilĂ©s, Haizea Uranga, Saioa MÂȘ de Olkoz, Claudia Fernandez, Izaro TorĂ©s, Naroa Santana, Jone Larrañaga, Malen Solozabal, Cecilia Marcos eta Olatz Santana. 

Staff teknikoa Xabier Illarreta (entrenatzailea), Aintzane Encinas (bigarren entrenatzailea eta delegatua), Ander Ruiz eta Olatz Santana (atezainen entrenatzaileak) eta Olaia Baldaz (prestatzaile fisikoa) osatuta dago. 

Taldeak bi jokalari berri ditu: Olatz Santana eta Cecilia Marcos, SD Eibarretik etorritako atezaina eta Añorga KKE-tik etorritako jokalaria hurrenez hurren. 

Goretti Iparragirre eta Ane Camposek taldearen parte izateari utzi diote. Klubak izandako profesionaltasun eta dedikazioa eskertu nahi die eta, era berean, etorkizun pertsonal eta profesionalean onena opa die.

Hau da lehiaketa ofiziala hasi aurretik aurreikusten diren lagunartekoak:

Larunbata abuztuak 17. Racing de Santander - Real Sociedad B (Santander)

Larunbata abuztuak 24. Real Sociedad B - Aurrera de Vitoria (Zubieta)

Larunbata abuztuak 28. Osasuna B - Real Sociedad B (Tajonar)

Larunbata abuztuak 31. Oiartzun - Tolosa - Real Sociedad B triangularra (Oiartzun)

Larunbata irailak 7. Irantzu Memoriala. Goierri Gorri - Real Sociedad B (Beasain)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!