PRENTSAURREKOA (09:30)

"Garenaren aldeko apustua egin eta irabazi nahi dugu"

Vídeo

Klub txuri-urdineko futbol zuzendariak, Erik Bretosek, komunikabideen aurrean hitz egin du, udako merkatuaren itxiera ondoren, Donostiako taldearen kirol egoeraren errepasoa egiteko.

Kirol arloko arduradunak bere agerraldia hasi du aitortuz “ilusio osoz” daudela hasi berri den denboraldiarekin. “Urte historiko batetik gatoz, eta orain gehiago nahi dugu. Gogor egingo dugu lan gure jendeari poz gehiago ematen jarraitzeko”.

Uda nolakoa izan den galdetuta, Bretosek azaldu du “txapeldun talde bat dugula sentitzen genuela; Kopak erakusten du plantilla honek duen potentziala eta, hortik abiatuta, merkatu bakoitzean beti pentsatzen dugu hazten eta eboluzionatzen jarraitzeko ideiarekin. Ildo horretan, gogoeta asko egin ditugu, nahi genituen mugimenduak gauzatu dira eta oso pozik nago plantillarekin. Esperientzia eta gaztetasuna uztartzen ditugu; talentua eta gosea dituen plantilla da, eta Rinoren eskutik denboraldi oso ona egingo dugula uste dut”.

Klubaren ereduaren aldeko apustua argia da. “Garenaren alde egin nahi dugu, defendatzen dugun ereduaren alde; batez ere, gureei aukerak ematean datzan eredua. Oso jokalari onak ditugu, Zubietan oso ondo egiten dugu lan, beste klub askok bezala, ziur, baina guk aldea markatzen dugu aukerak ematen ditugulako. Horretarako, haietan konfiantza izan behar dugu, eta guk badugu konfiantza. Baina gure helburua ez da aukerak ematea, baizik eta aukerak ematea garaipenak lortzeko”.

Bretosek ekaineko agerraldian jada markatu zuen udarako ibilbide-orria, lehen taldearekiko erabateko konfiantzarekin eta Sansek sortzen ari zen jokalari gazteen belaunaldi bikainarekin eskaintzen zuen lasaitasunarekin. “Konfiantza handia dugu Sanserengan eta, batez ere, lehen taldearengan, euren maila erakutsi duten eta oraindik ere eboluzionatzen jarrai dezaketen jokalariekin. Eta testuinguru horretan, gozamena da Rino bezalako entrenatzaile bat izatea, harrobian sinesten duena eta egiten dugunaren eta garenaren aldeko apustua egiten duena. Sinesten dugun klub horretan berak ere erabat sinesten du”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!