HÉCTOR FORT ETA MAMADOU SARR

“Klub handi batera gatoz”

Vídeo

Realeko bi jokalari berriak, Mamadou Sarr eta Héctor Fort, gaur arratsaldean aurkeztu dituzte ofizialki klub txuri-urdineko jokalari berri gisa. Anoetako Estadioan, Jokin Aperribay eta Erik Bretos lagun zituztela, bi futbolariek komunikabideen aurrean hitz egin dute. Presidenteak ongietorria eman die bi fitxaketei eta Realan egingo duten egonaldirako onena opa die. 

Mamadou Sarrek adierazi du Reala “klub historikoa” dela, “liga handia da eta oso pozik nago hemen egoteaz”. Era berean, Chelsean bere entrenatzaile izandako Xabi Alonsok “Klubaz eta hiriaz oso ondo hitz egin dit eta hemen asko gozatuko dudala esan dit”, azaldu du.

Héctor Fortek, bere aldetik, “Kluba ezagutzen nuen eta haren filosofia partekatzen dut. Haiengandik dena gustatu zitzaidan. Oso argi nuen zer nahi nuen eta nora joan nahi nuen. Denboraldiaren exijentziaz jabetzen gara, eta egunero ehuneko ehuna ematera gatoz, helburuak lortzeko”.

Presidenteak, kazetarien galderei erantzunez, adierazi du “talentua duten eta Real hobea egingo duten jokalariak” nahi dituztela. “Fitxaketak egiteko ahalegin guztiak egiten ditugu, baina uste dugu eta nahi dugu Sanseri azken unera arte begiratzea. Historiako Sanse onena da. Aukera eman behar diegun gazte talde bat dugula sentitzen dugu. Ez dugu fitxatzeko beharrik sentitzen. Sansek lasaitasuna ematen digu. Eta horrela planteatu dugu uda”.

Amaitzeko, azpimarratu nahi izan du “Realaren etorkizunerako apartekoa dela hamabi gaztek denboraldi-aurrea egin izana, eta haiekin kontatu eta aukera eman ahal izatea”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!