REAL SOCIEDAD - CHELSEA FC (ASTEAZKENA, 19:00)

Biharko informazio erabilgarria

Lehen taldeak bihar Zubietako estadio berrian jokatuko duen partida dela eta (19:00), hona hemen estadiora sartzeko hainbat gomendio:

Aparkalekua

Zubietako estadioko aparkalekuan 50 bat ibilgailurentzako lekua egongo da. Bertara Merkabugatiko biribilgunetik sartu beharko da, Eskusaitzeta kalerantz igota. Aparkalekua partida hasi baino ordubete lehenagotik egongo da erabilgarri.

Aparkalekuko toki guztiak betetzen direnean, Eskusaitzeta industrialdean aparkatzea gomendatuko da. Merkabugatiko biribilgunetik zein industrialdearen goiko aldetik zazpi minutu inguruko ibilbidea dago oinez estadioraino.

Oinezkoentzako sarbidea

Lasarte-Orian geltokia duen Euskotrenen ohiko zerbitzuaz gain, Lurraldebuseko autobusekin Merkabugatiko biribilguneraino iristeko aukera ere badago.

Oinez doazen zaleek bi sarbide izango dituzte estadiora iristeko: Eskusaitzeta kaletik edo kirol gunearen beheko aldean, Gorabide eraikinaren ondoan, dagoen sarreratik.

Harmailetarako sarbidea

Bazkideak zein gainerako zaleak partida hasi baino ordubete lehenagotik sartu ahal izango dira harmaila nagusira, 2. eta 4. ateetatik. Chelseako zaleentzat, berriz, 0 atea egongo da prestatuta.

Bazkideen sarbidea

Izena eman duten 1.073 lagunek, eskatzaile eta laguntzaileen artean, sarrera bermatuta dute. Estadiora sartzeko, Realaren bazkide txartela eta posta elektronikoz jasotako sarrera edo sarrerak aurkeztu beharko dituzte.

Aurrez izena eman duten pertsonek lehentasuna izango dute sartzeko. Edukiera bete bitartean, aurrez izena eman ez duten Emakumezkoen zein Realeko bazkide orokorrak ere sartu ahal izango dira, sarbidean bazkide txartela aurkeztuta.

Bazkideek txartel fisikoa edo Realzale App-eko bazkide txartel digitalean agertzen den QR kodea erabili ahal izango dute.

Gainerako zaleek ere partida ikusteko sarrerak eros ditzakete [HEMEN].

Txarteldegia (prezio orokorrak eta RS Fansentzako deskontua)

Txarteldegia Zubietako estadioko 1. atearen ondoan egongo da. Gogorarazi behar da RS Fansek deskontu berezia dutela sarreren prezioan. Sarrerek 20 euroko prezioa izango dute helduentzat eta 10 eurokoa 14 urte arteko haur eta gaztetxoentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!