Kilometro Txuri-Urdinak

Eman diezaiogun bira munduari!

Kilometro Txuri-Udinak erronka irailean Realak 111 urte bete zituela ospatzeko jaiotako ekimena da, eta jada erronkaren azken hilabetean sartuta gaude.  Eta erronka interesgarri bat proposatu nahi dizuegu Gabonetarako, sari askorekin. Aste batzuk dira jada hasieran markatutako helburua lortu dugula, hau da, denon artean 111.111 kilometro egitea (dirua biltzeko, eta diruarekin jostailuak erosi Gurutze Gorriari emateko), eta orain, abendu osoan, munduari bira ematen saituko gara.

Horretarako, Juan Sebastian Elkanok egindako bidaian oinarrituko gara, eta 14.460 legoa egiten saiatuko gara (edo, beste era batera esanda, 69.813  kilometro). Kasu honetan, zale txuri-urdin guztien artean egitekoa izango da erronka, eta oinez, bizikletaz edo korrika. Bidaia Getarian hasiko da eta ez Sevillan.

Parte hartu nahi? Guztira hamaika saritu egongo dira.

Sariak

Abenduan, #RS111 eta #RealistasPorElMundo hashtagak erabiliz, norbera kirola egiten erakusten duen argazki bat bere Twitterreko kontura edo Instagramekora igotzen duten guztien artean (edo argazkia [email protected] posta elektronikoko helbidera bidaltzen dutenen artean) produktu hauek zozketatuko ditugu (hamaika saritu egongo dira): 

- Realeko fan lerroko jaka urdin bat.

- Futboleko lau bota pare, Futbol Emotionek eskainita.

- Pancracio produktuen hiru sorta.

- Pastoret produktuen hiru sorta.

Gainera, 111 argazkirik hoberenek sari berezi bat izango dute: argazki horiekin mosaiko polit bat egingo dugu, Realeko harmarria simulatuz, eta Reale Arenan jarriko dugu. Garrantzitsua da zure argazkian zerbait txuri-urdin agertzea (adibidez, Realeko kamiseta bat edo gorro bat, bufanda bat edo beste zerbait jantzita duzula agertzea…).

Gure sare sozialetan mapa bat edukiko dugu egiten ditugun kilometroak adierazteko, eta mapa hori eguneratuz joango gara egindako kilometroak gehituz, Elkanok egin zuen moduan nabigatzen saiatuta.

Nola batu kilometroak

Parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Doan da. Lehenengo, hemen erregistratu behar zara. Oso datu gutxi behar ditugu. Behin erregistratuta, bi modutan pilatu ditzakezu kilometroak:

1.       Estekatu zure kirol erlojua edo pultsometroa, normalean erabiltzen duzuna, webgunarekin. Zuzenean estekatu dezakezu prestatu dugun webgune berezitik (hemen duzu informazio guztia): Strava, Polar... (gerta daiteke aplikazio batzuek ordu batzuk behar izatea kilometroak webgunean zenbatzeko. Strava aukera gomendatzen dizugu). 

2.       Beste aukera da Kinenduren appa deskargatzea (ez da beharrezkoa kirol erlojua edukitzea), eta appak berak zenbatuko ditu zure kilometroak. Aukeratu Kilometro Txuri-Urdinak erronka aplikazioan. Aukera honekin beharrezkoa da oinez, korrika edo bizikletaz zoazenean mugikorra aldean eramatea eta mugikorreko GPSa konektatuta egotea, eta kilometroak egiten hasi aurretik entrenamendu saio berri bat hastea Kinenduren aplikazioan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!