FIFA 22 TXAPELKETA ZOZKETA, SARI ETA SORPRESEKIN

Eman izena ‘e-Reala Cup’-en

Gamer plan batean parte hartu nahi duzu opor hauetan? Datorren astean ‘e-Reala Cup’ ospatuko da, 14 urtetik gorakoentzako FIFA 22 txapelketa. Opari ugari eta sorpresa bat baino gehiago izango ditu. Txapelketa bi egunetan jokatuko da LG Gaming Room-en: atariko txanda hilaren 21ean, eta azken fasea 27an.

Nola eman izena?

Aurreko fasean 64 parte-hartzaile izango dira gehienez, FC Barcelonaren aurka jokatuko dugun partidaren atarikoarekin bat egingo baitu (12etatik 16etara). Gaur izena emateko formularioa aktibatu da kupoa agortu arte. Izena eman ondoren, hilaren 21ean gure Fan Zonen sarreran ordaindu beharko duzu: 3 euro bazkideentzat eta RS Fan-entzat eta 5 euro gainerako zaleentzat.

Finalistek 'laguntza' izango dute

Atariko fase honetatik lau erdifinalistak aterako dira. Hilaren 27an, saio pribatuan, finalerdiak eta final handia jokatuko dira LG Gaming Roomen. Eta hemen dator sorpresa handia. Bi finalistek ez dute bakarrik jokatuko, bikotea izango baitute behin betiko partidan: Gorosabel eta Le Normand futbolariak euren aginduetara jarriko dira.

Zozketak, opariak eta sariak finalistentzat

Realaren babesle eta Realzale Programaren kolaboratzailea den LG Electronics-en ekarpenari esker, sariak eta opariak ez dira faltako. Hona hemen sariak:

Izena eman duten guztien artean: 32 deskontu-txartel zozketatuko dira LG Realzale dendan eta LG monitore bat (500 eurotik gorakoa).

Erdifinalistentzat: Bakoitzari Realaren kamiseta sinatuta.

Finalistarentzat: LG monitore bat eta Real Sociedad-Cadiz CF partidarako bi sarrera.

Irabazlearentzat: LG monitore bat eta Premium bi esperientzia Real Sociedad-Atletico de Madrid partidarako.

Nolakoak izango dira partidak?

Behin txapelketaren koadroa konfiguratuta, parte-hartzaileek gutxienez bi partida jokatuko dituzte. Partidek 10 minutu iraungo dute, eta bi lehiakideek Reala edo Sanse aukeratu beharko dute, bi kasuetan 90eko batez besteko bateratuarekin.

Oinarri arautzaileak

*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!